Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kafe budina
KAFE BUDINA
ERRAZIOAK: 4-5 pertsona
OSAGAIAK
aldatu- Esnea: 1 l.
- Kafe disolbagarria: 2-3 zorro.
- Arrautzak: 4.
- Gorringoak: 2.
- Azukrea: 140 g.
- Bainilla-hautsa edo txokolate-hautsa: 10 g. edo 5 g.
- Azukrea karamelua egiteko: 75 g.
PRESTAKETA
aldatu- Labea 160Cº-tan piztu.
- Zartagin edo kazola zahar batean karamelua egiteko azukrea jarriko dugu, ur koilarakada bat gehitu eta su baxuan jarriko dugu karamelua egin arte. Karamelua nahi dugun kolorearekin dugunean, budinaren ontzien azpialdea zabalduko dugu.
- Esnea berotzen jarriko dugu, epeldutakoan kafe disolbagarria gehitu eta nahastu.
- Gozogintzako pertz batean arrautzak, gorringoak eta azukreak ( edo txokolate hautsak beste zapore bat ematen dio) irabiatu ondoren esnea erantsiko dugu.
- Dena ondo nahasi eta budina egosteko ontzietara bota.
- Bainu marian 30 minutu inguru egosi.
- Behin budina gogorturik, labetik atera eta hozten utzi behar dugu.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu handia eduki behar da budina bere moldetik atera aurretik, ongi hozturik izan behar dugu bestela birrintzeko arriskua izango dugu.