Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kafe krema
KAFE KREMA
Litro inguru ateratzeko.
OSAGAIAK
aldatu- Esnea: 1 l.
- Kanela zotza: 1/2.
- Limoi azala: 4 xerra zuria gabe.
- Arto irin findua: 100 g.
- Arrautza: 4.
- Gorringoa: 2.
- Azukrea: 150 g.
- Kafe disolbagarria: 3 zorro.
- Gurina: 10 g. gainetik margotzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Esnearen hiru laurdenak kanela eta limoi azalarekin 5 minutuz irakin. Limoi azala eta kanela bereizi.
- Soberan geratu zaigun esne hotzean arto irina disolbatu.
- Pertz zabal batean arrautzak azukrearekin irabiatu eta arto irin disolbatua gehitu.
- Kanela duen esnea irakiten jarri, eta pertzeko nahasia poliki poliki gehitzen joango gara hagatxoarekin eragiten diogun bitartean.
- Irakiten hasitakoan sua itzali, kafe disolbagarria gehitu eta hagatxoarekin mugituz kafea ongi desegin arte eduki.
- Dena ongi bateratutakoan erretilu batera atera eta gurinarekin gainetik margotu.
OHARRAK
aldatu- Opil, tarta edo pastel desberdinak betetzeko erabiltzen da.