Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kafe moussea

KAFE MOUSSEA

MAHAIKIDEAK: 6-8 lagunentzat.

OSAGAIAK aldatu

  • Esne gaina: 500 ml.
  • Gorringoa: 6.
  • Zuringoa : 6 .
  • Glas azukrea: 200 g.
  • Kafe disolbagarria: 4 zorro.

PRESTAKETA aldatu

  • Esne gaina azukre erdiarekin harrotu.
  • Gorringoak ere azukrearen erdiarekin harrotu.
  • Zuringoak ere harrotu.
  • Kafe disolbagarriaren zorroak gorringo irabiatuan zabaldu eta hagatxoaren laguntzaz, ongi disolbatu. Horrek denbora eskatzen du.
  • Behin ongi disolbaturik, esnegaina lehenik eta zuringoak ondoren nahastu.
  • Nahasketa hau poliki-poliki egin behar da ongi elkartu arte.
  • Ontzietan jarri eta hozkailuan gorde.
  • Zerbitzatzeko kafe ale xigortu batzuk erabil genitzake.

AHOLKUAK aldatu

  • Kafe moussea momentuan edo ahalik eta azkarren jan beharreko azkenburukoa da; ez badugu momentuan jan behar, gelatina pittin bat gehitzea komeni da.
  • Osagai desberdinak nahasteko garaian, inoiz ez irabiatu, kontu handiarekin nahastu bakarrik.
  • Gorringoak maria bainuan errazago harrotzen dira, baina kontuz urak inoiz ez du irakin behar, bestela, gorringoa gogortu egingo da.