Sukaldaritza liburua/Errezetak/Karbonara saltsa

KARBONARA SALTSA

OSAGAIAK

aldatu
 
Carbonara saltsa
  • Hirugiharra: 400 g. karratuan.
  • Esne gaina: 1/2 l.
  • Arrautza gorringoa: 2.
  • Gazta birrindua: 100 g.
  • Piperbeltza edo piperbeltz zuria.

PRESTAKETA

aldatu
  • Hirugiharra karratuetan moztu eta zartagin batean poliki poliki gorritu, segidan esne gaina gehitu eta elkarrekin irakiten eduki 5 minutuz su motelean.
  • Esne gaina gutxitu eta hirugihar zaporea hartutakoan, sua itzali eta sutatik kanpo gorringo irabiatua gehitu eta saltsa ondu.
  • Pasta ur gazituan dagokion denboran egosi
  • Saltsa pastarekin, gaztarekin eta pastarekin kontu handiarekin nahasi.

AHOLKUAK

aldatu
  • Pasta momentuan jan beharko ez bagenu, hoztu egin beharko genuke.
  • Errezeta honi barrengorriak ere gehitzen zaizkio.