Sukaldaritza liburua/Errezetak/Katu mingaina

KATU MINGAINA

Katu mingaina pastak

OSAGAIAK

aldatu
  • Gurina: 250 g.
  • Azukre hautsa: 125 g.
  • Bainila azukrea: 10 g.
  • Gatza: Pitin 1.
  • Arrautzak: 1.
  • Zuringoa: 130 g. edo 5 unitate.
  • Irin ahula: 350 g. bahetu.

PRESTAKETA

aldatu
  • Gurina aldez aurretik hozkailutik aterata, edo mikrouhinean desizozte posizioan, pomada moduan jarri.
  • Gozogintzako pertz batean jarri gurin hau eta gehitu azukrea, gatza eta bainila azukrea.
  • Gehitu lehenik arrautzak, ongi irabiatuz, eta ondoren zuringoa eta azkenik irina, dena ongi elkartuz eta nahasiz.
  • Muturra leuna duen mahuka bat bete.
  • Oinarri ez itsaskorra duen labeko erretilu batean, zabaldu orea katu mingain forma emanez.
  • Labean egosi 190ºC-tara, harik eta alboak gorritu arte.

AHOLKUAK

aldatu
  • Pasta lehorrak dira, normalean gorringoa baino zuringo gehiago ematen dutelako.
  • Mahuka ore bigun honekin betetzen dugunean, puntan behatza jarriz edo muturra gorantz okertu beharko dugu, oreak ihes egin ez dezan.