Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kechup saltsa
KETCHUP SALTSA
200 ml. inguru lortzeko.
OSAGAIAK
aldatu- Azukrea: 75 g.
- Eztia: 25 g.
- Sagar edo sagardo ozpina: 50 ml. edo 75 ml.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Tipulina: 2 xehatu.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tomate heldua: 2 zuritu eta dadotan.
- Ziapea: 15 g.
- Soja saltsa: Tanta batzuk.
PRESTAKETA
aldatu- Kazola batean azukrea eta eztia su motelean karamelizatzen jarri, kontu hartuz ez dadila erre.
- Karamelu gorri bat egindakoan, ozpina erantsi eta karamelua ozpinarekin disolbatu dadin mugitu.
- Gehitu jarraian oliba olioa, tipula eta baratxuria, eta jarri su motelean erregosten.
- Barazki hau ere ongi eginik dagoenean, tomatea gehitu eta hau ere utzi denbora luzean eta su baxuan hezetasun guztia galdu arte.
- Puregailutik pasatu lehenik, eta iragazkitik ondoren.
- Amaitzeko ondu ziape pittin batekin eta soja saltsarekin.
AHOLKUAK
aldatu- Irabiagailu elektrikotik pasatuz gero, bere kolore gorri nagusia galduko luke.