Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kokoaren budina
KOKOAREN BUDINA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
aldatu- Esne pasteurizatua: 1.l.
- Koko birrindua: 60.g.
- Arrautzak: 8.
- Azukrea: 100-200 g. artean aukeran.
- Bezperako ogia : Barra 1/4, zati txikietan.
- Azukrea eta gurina: Moldea estaltzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Epeldu esnea eta gehitu koko birrindua: utzi bere horretan ordubetean.
- Beste alde batetik, pertz batean arrautzak azukrearekin irabiatu ondoren gehitu kokoa duen esnea eta ogi birrindua, hau ere utzi bere horretan ogiak esne guztia ongi xurgatu arte.
- Estali budin moldeak gurin eta azukrearekin edo karamelu gorri batekin.
- Budin moldea bete esne, arrautza, azukre, koko eta ogiarekin egindako kremarekin.
- Maria bainuan 170ºC-tara 45 minutuz egosi. Egina dagoen jakiteko puntazorrotza sartu eta garbia atera beharko du.
- Labetik atera eta ongi hozten utzi, puntazorrotza alboetatik pasa eta desmoldatu.
AHOLKUAK
aldatu- Inglaterrako krema, Chantilly krema edo fruituak erabili daitezke edertzeko.
- Esnea oinarri duten azkenburukoetan, pasteurizatuekin UHT edo esterilizatuekin baino zapore hobea izango du.
- Budina egosi aurretik, aluminiozko paperarekin estal daiteke.