Sukaldaritza liburua/Errezetak/Krema frijitua

KREMA FRIJITUA

MAHAIKIDEAK: 20 krema inguru.

OSAGAIAK

aldatu
  • Ekilore olioa: 10 ml.
  • Esnea: Litro 1.
  • Kanela: Zotza 1/2.
  • Arto irin findua: 125 g.
  • Gorringoa: 3.
  • Arrautza: 3.
  • Azukrea: 100 g. eta 200 g. artean gustuen arabera.
  • Gurina: 10 g erretilua margotzeko.
  • Irina eta arrautza: Arrautzaztatzeko.
  • Ekilore olioa: 300 ml., krema frijitzeko.
  • Kanela hautsa eta azukrea: Bakoitzaren gustura, kremei gainetik botatzeko.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kremaren orea aterako dugun erretilua olioz margotuko dugu.
  • 8 ml. esne, kanelarekin 5 minutuz egosi bere lurrina har dezan eta epeltzen utzi ondoren iragazi.
  • Beste ontzi batean, arto irin findua, aparte dugun esne hotzetan disolbatu.
  • Pertz batean arrautzak gorringoak eta azukrea irabiatu eta honi, irin disolbatua gehitu.
  • Kanela lurrina duen esnea irakiten jarri eta arrautzarekin prestatu dugun orea poliki poliki gehitzen joango gara, hagatxoarekin nahasten dugun bitartean.
  • Krema irakiten hasitakoan eta eragiteari utzi gabe 5 minutuz egosiko dugu. Aldez aurretik margotu dugun erretilura aterako dugu, 1,5 cm-ko loditasuna emanez. Gainetik gurinarekin margotu.
  • Ore hau ondo hozturik dugunean, 5x5 cm.-tako karratuak moztu, irin eta arrautzetan pasa eta frijitu.
  • Zartaginetik paper xurgatzailea duen erretilu batera atera, eta hoztu aurretik azukre eta kanela hautsa nahasia gainetik botako diogu.

Aholkuak

aldatu
  • Normalean jende gehienak errezeta honi esne frijitua deitzen dio, esne frijitu eta krema frijituaren artean bereizi egin behar da, desberdintasuna da batean oreak arrautza duela, eta besteak ez.