Sukaldaritza liburua/Errezetak/Krema kataluniarra
KREMA KATALUNIARRA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
aldatu- Esne pasteurizatua : 1 l.
- Limoi azala: 1 zuririk gabe.
- Kanela zotza: 1/2.
- Gorringoa: 8.
- Azukrea: 150 g.
- Arto irin findua: 30 g.
- Azukrea: 100 g. gainetik erretzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Irakin 5 minutuz, 900 ml. esne limoi azalarekin eta bainila edo kanelarekin. Utzi bere horretan hozten eta iragazi.
- Gorde dugun 100 ml. esne hotzetan disolbatu arto irin findua.
- Pertz batean irabiatu arrautzak azukrearekin, eta nahastu arto irinarekin prestatu dugun esnea.
- Kanela eta limoarekin egindako esne infusioa irakiten jarri, eta gehitzen joan pertzean prestatutako nahasketa hagatxoarekin mugitzen dugun bitartean.
- Irakiten hasi orduko, itzali sua eta segi mugitzen epeldu arte.
- Ontzietara atera eta utzi hozten.
- Hotza dagoenean, azukrea gainetik zabaldu eta pala bero batekin azukrea erre.
AHOLKUAK
aldatu- Su baxuan egostea komeni da gorringoak ez daitezen mamitu eta itsatsi kazolan.
- Bestalde, dena gorringoa jarri ordez, gorringoa eta arrautza osoa nahastu daitezke, plater ekonomikoagoa ateratzeko.