Sukaldaritza liburua/Errezetak/Krema opila
KREMA OPILA EDO "PASTÉIS DE NATA" EDO "PASTÉIS DE NATA"
ERRAZIOAK: 12 opil inguru burutzeko.
OSAGAIAK
aldatu- Hostorea: 400 g.
- Esnea: 500 ml.
- Irina: 15 g.
- Azukrea: 250 g. ( Bola ahul puntuan ) .
- Arrautza gorringoa: 6.
- Arrautza zuringoa: 2.
- Limoi azala: 2 xerra zuririk gabe.
- Azukre hautsa.
- Kanela hautsa.
PRESTAKETA
aldatuArrabola baten laguntzaz hostorea luzatu karratu bat osatuz. Kiribildu bere baitan zilindro bat eginez. Moztu 2 cm-ko xafletan orea (tartaletaren tamainaren arabera, hau zenbat eta handiagoa xafla lodiagoa )eta jarri tartaleten erdian. Behatz mamiekin orea zanpatuz tartaletak estali, azpialdea finago utziz.
Katilu batean irina esnetan disolbatu lehenik eta ondoren limoi azala gehitu. Irakin motz bat eman ore fin bat eginez. Beste kazola batean jarri azukrea urarekin irakiten eta bola ahul puntuan izan arte eduki. Nahasi almibar hau lehen krema horri. Krema amaitzeko pertz batean irabiatu gorringo nahiz zuringoak, eta nahasi aurreko orearekin.
Labea 220ºC-tara jarri. Bete tartaletak kremarekin eta labean sartu 12-15 minutu inguru. Hostorea eta kremak urre kolorea hartutakoan labetik atera. Epeldutakoan azukre hautsa eta kanela hautsa gainetik gehitu. Normalean epel jaten dira.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu handia eduki opila gehiegi egin gabe, bestela gehiegi lehortu bai daiteke.
- Nahi izatera krema egiteko esneari kanela zotz zati bat ere gehitu daiteke.