Sukaldaritza liburua/Errezetak/Krepea
KREPEA
MAHAIKIDEAK: 15 krepe inguru burutzeko.
OSAGAIA
aldatu- Esnea: 250 ml.
- Arrautza: 2.
- Irin ahula: 95 g. behatua.
- Gurina: 40 g. urtu.
- Brandya: 10 ml., aukerakoa.
- Gatz fina: Pitin bat.
PRESTAKETA
aldatu- Krepea prestatuko dugun ontzian edo zartaginean gurina urtu.
- Katilu zabal batean arrautza gatzarekin jarri eta hagatxoarekin irabiatu.
- Beste katilu batean esne hotza irinarekin ongi nahasi, pikorrik gabe gelditu arte.
- Bi katiluak nahasi, hagatxoarekin irabiatu eta bertara gurin urtua eta brandya gehitu, dena ongi nahasiz.
- Krepeak egiteko orea buruturik, zartagin edo krepe-ontzi gurineztatua ongi berotu eta burruntzali txiki batekin orea bertan ahalik eta gehien zabaldu. Alboetan kolorea ongi har dezan utziko dugu, eta jarraian espatula batekin, krepeari buelta emango diogu eta hemen beste segundo batzuetan edukiko dugu atera aurretik.
AHOLKUAK
aldatu- Azukrea: 50 g (nik ez dut erabiltzen, gehiago itsasten da eta postre moduan erabili beharko litzateke, gainera azkenburuko betegai gehienak gozoak izaten dira)
- Gurinaren ordez beste koipe bat erabil daiteke.
- Nahasketa thermomix-ean edo irabiagailu batekin egin daiteke.