Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kuiatxo xafla beteak eta arrautzaztatuak
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kuiatxo xafla beteak eta arrautzeztatuak(e)tik birzuzenduta)
KUIATXO BETEAK
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Kuiatxoa: 2 xerra finetan.
- Gatza.
- Urdai egosia: 200 g. xerratu.
- Gazta barra: 200 g. xerratu.
- Arrautza eta irina: Arrautzaztatzeko.
- Ekilore edo oliba olioa: Kuiak frijitzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Kuiatxoa lehenik xerra finenean moztu. Erretilu batean zabaldu.
- Xerra hauek urdaia eta gaztarekin jarri eta beste kalabazin xerra batekin estali.
- Irin eta arrautzetan pasatu eta frijitu olio ugaritan. Paper xurgatzailea duen ontzi batera atera.