Sukaldaritza liburua/Errezetak/Laranja gelatina

LARANJA GELATINA

Txokolate moussa laranja gelatinarekin

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

aldatu
  • Gelatina orria edo hautsa: 20-25 g.
  • Ura: 100 ml.
  • Azukrea: 100 g.
  • Laranja zukua: 500 ml.
  • Limoi zukua: 1 iragazia.

PRESTAKETAK

aldatu
  • Gelatina orria ur hotzetan beratu 5 minutuz.
  • 100ml ur azukrearekin berotu 40ºC inguru, hagatxoarekin nahasi eta sartu gelatina orriak bertan. Utzi disolbatzen hagatxoarekin mugitzen den bitartean.
  • Gehitu eta nahasi, laranja eta limoi zukua.
  • Nahastu hagatxoarekin eta aukeratutako ontzietan zerbitzatu eta hozten utzi.

AHOLKUAK

aldatu
  • Gelatina kopurua lortu nahi den dentsitate edo gogortasunaren arabera alda daiteke.
  • Azukre kopurua ere aukerakoa izango da; nahi izatera, azukrerik gabe ere egin daiteke