Sukaldaritza liburua/Errezetak/Legatz arrautzaztatua
LEGATZ ARRAUTZAZTATU ETA FRIJITUA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olioa: Frijitzeko.
- Baratxuria: 4 zuritu eta zanpatu.
- Legatza: 800 g., 8 zatietan.
- Gatza.
- Irina: Irineztatzeko..
- Arrautza: Arrautzaztatzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Zartagin batean olioa baratxuriarekin su ertainean jarri.
- Baratxuriak kolorea hartutakoan erretiratu.
- Gatzatu legatz xerrak eta utzi bere horretan 5 minutu.
- Pasa legatz xerrak irinetik lehenik eta arrautza irabiatutatik ondoren.
- Zartaginean su ertainean bi aldetatik frijitu.
- Gehiegi egin gabe erretilu batera atera.
AHOLKUAK
aldatu- Kontuz ibili bai baratxuria eta bai arraina frijitzerakoan tenperaturarekin, baratxuriak kolore gehiegi hartzen badu, zapore txarra hartzen bai du eta arraina berriz azkar lehortzen bai da.