Sukaldaritza liburua/Errezetak/Legatz kokotea labean

LEGATZ KOKOTEA LABEAN

MAHAIKIDEAK: 2

Legatz kokotea labean

Osagaiak

aldatu
  • Legatz kokotea: 800 g ingurukoa garbiturik.
  • Gatza.
  • Oliba olio birjina: 75 ml.
  • Baratxuria: 3 xerratu.
  • Pipermin lehorra : Xerra 1.
  • Ozpina: zurrusta motz 1.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 xehatua.

Prestaketa

aldatu
  • Labea 200Cºtara piztu.
  • Lehenik kokotea ondo garbitu, zakatzak, begiak, hortzak eta azal beltz guztia kenduta.
  • Gatzatu eta olioetan igurtzi ondoren laberako erretilu batean jarri eta 15 minutu inguru labean erre.
  • Labetik atera bezain pronto, bizkar-hezur nagusia kendu, ozpina eta perrexila gainetik zabaldu.
  • Olioa, baratxuria eta pipermin xerrarekin olio errea egin eta kokoteari gainetik bota.
  • Labeko erretiluaren azpialdeko salda zartaginean bildu sutatik kanpo ongi bateratu eta kokoteari berriro gainetik bota.

Aholkuak

aldatu
  • Arraina ez da gehiegi egin behar; labetik gutxi egina atera eta olio erre beroa gainera botata amaitu behar da.