Sukaldaritza liburua/Errezetak/Legatz kokotxak arrautzaztatuak
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Legatz kokotxak arrautzeztatuak(e)tik birzuzenduta)
LEGATZ KOKOTXA ARRAUTZAZTATU ETA FRIJITUAK
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olioa: 200 ml., frijitzeko.
- Baratxuria: 2 zuritu.
- Legatz kokotxa: 800 g. ondo garbituak.
- Gatza.
- Irina eta arrautza: Arrautzaztatzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Zartagin batean olioa baratxuriarekin su ertainean jarri.
- Baratxuriak kolorea hartutakoan erretiratu.
- Gatzatu legatz kokotxak eta utzi bere horretan 5 minutu.
- Pasa legatz kokotxak irinetik lehenik eta arrautza irabiatutatik ondoren.
- Zartaginean su ertainean bi aldetatik frijitu.
- Gehiegi egin gabe erretilu batera atera
AHOLKUAK
aldatu- Kontuz ibili bai baratxuria eta bai arraina frijitzerakoan tenperaturarekin, baratxuriak kolore gehiegi hartzen badu, zapore txarra hartzen bai du eta arraina berriz azkar lehortzen bai da.