Sukaldaritza liburua/Errezetak/Legatza barazkiekin, papillote erara
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
aldatu4 LAGUNENTZAT[1]
- Legatza, 400 g garbi.
- Azenario 1.
- Porru 1.
- Kuia txiki 1.
- 12 cherry tomate.
- Oliba olioa.
- Gatza.
- Laberako paper berezia.
Pausoak
aldatu- 1.
Errezeta hau prestatzeko == Osagaiak == ez dira betiko moduan kozinatzen. Beraz, lehenik, garbitu barazki guztiak, eta juliana fin batean moztuko ditugu, banan-banan.
- 2.
Legatz puska bakoitza beste bi edo hiru zati txikiagotan moztu.
- 3.
Cherry tomateak ere erditik moztu.
- 4.
Laberako paper berezia hartu, eta puska handitan moztu. Lau pertsonarentzat, kalkulatu bakoitzarentzako paper puska handi bat izango dela. Pertsona bakoitzarentzako paperaren erdian, lehenik, ipini barazkiak, azpialdean banaturik eta guztiak gordinik.
- 5.
Gatz pitin bat bota, eta jarri cherry tomateak barazkien gainean, ilaran.
- 6.
Ondoren, legatz puskei gatza bota, eta tomateen gainean jarri.
- 7.
Oliba olio zorrotada fin batez busti osagai guztiak, eta, osagaien gainetik papera tolestuz, gozoki estalkien itxura eman paketetxoei.
- 8.
Oso garrantzitsua da, paper paketetxoak hermetikoak balira bezala itxita egotea. Horrela, egosketako lurrun guztia barruan geldituko da, eta horrek zapore indar handia emango dio.
- 9.
Labea aurrez berotzen jarri, 180 gradutan, eta, bero dagoenean, labean sartu. Hamar bat minutuz bertan edukitzearekin nahikoa izango da.
- 10.
Denbora pasatu ostean, atera, eta zerbitzatzeko prest izango dira.
- 11.
Ondoren, ipini platerean. Guraizeak erabiliz, moztu goiko aldeko papera; horrela, osagaiak bistan izango ditugu, jateko prest.