Sukaldaritza liburua/Errezetak/Legatza otarrainxka saldarekin eta txirlekin
Errezeta-liburuaren parte. Legatza otarrainxka saldarekin eta txirlekin[1]
Osagaiak
aldatu4 pertsonarentzako osagaiak:
- 16 otarrainxka.
- 400 g txirla.
- 1,2 kilo inguruko legatza.
- 2 ale baratxuri.
- Perrexil.
- Koilarakada bat irin.
- Gatza.
- Oliba olio birjina.
Pausoak
aldatuHasteko, otarrainxken buruak eta azalak kendu. Otarrainxkak erditik moztu, eta gorde.
Buruak eta arrainaren hezurrak lapiko txiki batean ipini, urez estali, eta, 30 bat minutuz irakinarazi ondoren, irabiatu, eta gerorako gordeko dugu. Horrela, otarrainxka salda lortuko dugu.
Zartagin zabal batean baratxuri txikituak ipini, olio txorrotada on batekin, eta su motelean jarriko dugu. Baratxuriak dantzan hastean, eta, gorritu aurretik, noski, irina gehitu eta ongi nahastu.
Ondoren, bota kazokada bat otarrainxka salda, eta, irakiten hastean, ipini legatz xerrak, azala gorantz dutela, eta gatzatu. Su motelean hiru bat minutuan eduki, eta kontu handiz eman buelta xerrei.
Jarraian, txirlak gehitu, baita otarrainxkak ere, eta, guztia beste lau bat minutuz irakiten eduki ondoren, perrexil xehetua nahastu, eta zerbitzatzeko prest edukiko dugu, bai banakako plateretan eta bai buztinezko kazola eder batean ere.
Osagai guztiak eskura edukiz gero oso azkar egiten den plater bat da, eta datozen egunetarako berezia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/18