Sukaldaritza liburua/Errezetak/Leka eta txanpiak otarrainxkekin

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak

aldatu

4 LAGUNENTZAT[1]

  • Kilo erdi leka.
  • 250 gr. txanpinoi.
  • 20 otarrainxka.
  • 4 baratxuri ale.
  • Kaiena piperra.
  • Gatza.
  • Oliba olioa.

Pausoak

aldatu

1 Lapiko bat urez bete, eta gatz pitin batekin irakiten ipini.

2 Bitartean, lekak juliana moduan moztu. Ur irakinetan sartu, eta 10-15 minutuz egosi. Jarraian, ur hotzetatik pasa, egoste prozesua mozteko.

3 Bitartean, txanpiak garbitu eta laurdenetan moztu. Horiek zartagin batean, oliba olio zorrotada baten laguntzaz, lau bat minutuz erregosi eta gorde. Gatz pixka bat ere gehitu.

4 Ondoren, otarrainxkak zuritu eta azal eta buruekin saldatxo bat egin. Horretarako, lapiko batean urarekin batera, hamar bat minutuz egosi eta irakin. Gorde.

5 Orain, zartagin zabal batean, oliba olio zorrotada bat jarri, eta lau baratxuri aleak xerra finetan moztuak gorritzen jarri, kaiena piper puska batekin batera. Gorritzear daudenean, txanpinoi eta lekak gehitu. Guztia su bizian jarri.

6 Ondoren, otarrainxkak gehitu, eta minutu pare batez guztia ongi erregosi.

7 Orain gorderik dugun otarrainxka saldaren kazokada bat gehitu eta sua itzali. Salda horrek zartagineko zapore guztiak bateratzen eta gozatzen lagunduko du.

8 Azkenik, platerera ateratzeko garaian, molde baten laguntzaz, leka eta txanpiak plateraren erdian jarri, eta gainetik otarrainxka isatsak banatu. Guztia saldarekin busti eta jateko prest dago.

Erreferentziak

aldatu