Sukaldaritza liburua/Errezetak/Leka freskoak txipiroi eta tipula goxatuarekin

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak

aldatu

4 LAGUNENTZAT[1]

Pausoak

aldatu

1 Tipulak eta baratxuri aleak juliana erara moztu. Barazki horiek lapikoan jarri, eta olioa eta gatza bota. Su motelean ordubetez goxatzen utzi; tarteka, nahastu.

2 Bien bitartean, txipiroiak garbitu.

3 Lapiko bat urez bete, eta gatz pittin batekin irakiten ipini. Bitartean, lekak juliana moduan moztu. Ur irakinetan sartu, eta 10-15 minutu egosi. Jarraian, ur hotzetatik pasatu, egoste prozesua eteteko.

4 Txipiroiei gatza bota, eta aurrez ondo berotutako zartagin batean pasatu. Alde bakoitzetik minutu bat pasatu, oliba olio eta gatz pittin batekin.

5 Txipiroiak erretilu batera atera, eta zartagin berean lekak eta tipula goxatua berotu. Horrela, berotzearekin batera, txipiroiek zartaginean utzi duten zaporea hartuko dute barazkiek ere.

6 Bukatzeko, plater baten behealdean barazkiak zabaldu, eta gainean txipiroiak jarri.


Erreferentziak

aldatu