Sukaldaritza liburua/Errezetak/Lekak patata eta olio errearekin

LEKAK PATATEKIN

Lekak patatekin

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola bat ur hotz ugari, gatza eta patatarekin sutan jarri.
  • Irakiten, hasitakoan gehitu lekak.
  • Egosi 15 minutuan, patatak eta lekak ongi egin arte.
  • Kontu handiarekin kendu ur gehiena, salda pitin bat utziz kazola azpian.
  • Zartagin batean, oliba olioa jarri sutan, baratxuria gehitu eta olio errea burutu.
  • Gehitu olio erre hori gainetik eta irakin minutu bat, amaitzeko ondu gatzarekin.

AHOLKUAK

aldatu
  • Kontuz ez egosi denbora gehiegi, patata erraz puskatzen bai da.
  • Gaur egun leka gehienek ez dute ia haririk izaten; horrela bada, ez du lan hau hartzea merezi. Lekak hari gogorra duen jakiteko, puskatu leka erditik eta poliki poliki tira alde batera, eta horrela jakingo dugu hariaren gogortasuna zein den. Zentimetro inguruko haria sortzen badu, ez du merezi kentzea. Luzeagoa bada, orduan bai.