Sukaldaritza liburua/Errezetak/Lekak urdaiazpikoarekin
LEKAK URDAIAZPIKOAREKIN
ERRAZIOAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Gatza.
- Lekak: 800 g haria kenduta, eta lerro zabaletan.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 6 xerratu.
- Urdai gazia: 100 g karratutan.
- Leka salda: 50 ml.
PRESTAKETA
aldatu- Lekak ondo garbitu, hariak kendu eta lerrotan moztu.
- Gatz-ur ugaritan irakiten jarriko dugu.
- Lekak poliki poliki gehitu eta 15-20 minutuz egosi. Puntuan daudenean freskatu. Salda gorde.
- Baratxuriak olioarekin kazola zabal batean sutan jarri, gorritzen hasitakoan urdaiazpikoa gehitu lehenik eta lekak ondoren.
- Pitin bat elkarrekin salteatu, salda gehitu eta gatzarekin ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Lekak modu askotan moztu daitezke, kasu honetan lerrotan, leka bakoitzetik 6 zati eginez.
- Lekaren kolorea mantentzeko bikarbonato pitin bat botatzea badago urari. Kasu horretan alde txarra izango litzateke bitamina batzuk galduko lituzkela.