Sukaldaritza liburua/Errezetak/Limoi edari izoztua
LIMOI EDARI IZOZTUA
MAHAIKIDEAK: 5.
OSAGAIAK
aldatu- Limoi zukua: 3 iragazia.
- Limoi azal birrindua: 1.
- Ura: 1 l.
- Azukrea: 150 g.
PRESTAKETA
aldatu- Limoi zukua egin eta iragazi.
- Limoi azala birrindu.
- Pertz batean, osagai guztiak nahastu ongi disolbatu arte.
- Izozkailuan sartu, eta 5 minutura hagatxoarekin irabiatu.
- 5 minutuero berdina egin, limoi edari izoztua egin arte.
- Edaria izozki makinan ere egitea badugu, baina kasu honetan ez dugu guztiz gogortzen utziko.
AHOLKUAK
aldatu- Edari izoztuen kasuan, sorbetearekin konparatuz, bere dentsitateak 8-10ºBé izan beharko du.
- Limoiaren ordez, bestelako zukuekin ere presta dezakegu: marrubia, mangoa, kafea, laranja....