Sukaldaritza liburua/Errezetak/Lorraineko quichea
LORRAINEKO QUICHEA
ERRAZIOAK: 6.
OSAGAIAK
aldatuOrea egiteko
- Irina: 300 g.
- Gurina: 150 g.
- Ura: 70 ml.
- Arrautza: 1.
- Gatza.
Betegaia egiteko
PRESTAKETA
aldatu- Pertz batean irinarekin sumendi bat egin.
- Jarri erdian beste osagai denak eta elkartu poliki poliki.
- Landu orea eskuekin ontzira itsasten ez den arte.
- Estali zapi busti batekin eta utzi bere horretan 20 minutuz.
- Tartak egiteko molde bat gurin eta irinarekin estali.
- Arrabola eta irin pittin baten laguntzaz zabaldu orea eta moldea estali.
- Jarri zartagin bat olioarekin sutan, gehitu tipula , gorritzen hasitakoan gehitu hirugiharra eta txanpiñoiak eta horiek ere erregosi, amaieran ondu.
- Aurrez orearekin estalitako moldean zabaldu.
- Beste alde batetik, irabiatu arrautzak eta nahastu esne gainarekin, ondu eta hori ere moldean zabaldu.
- Sartu labera 180ºC-tan, 30 minutu inguru, mamitu arte.
- Epelean zerbitzatu.
AHOLKUAK
aldatu- Errezeta tradizionalak aipatutako osagai horiek baditu ere, nahi dugun quiche mota burutu dezakegu, betegarria aldatuz.