Sukaldaritza liburua/Errezetak/Madalenak

MADALENAK

Madalenak

MAHAIKIDEAK: 20 madalena inguru.

OSAGAIAK

aldatu
  • Arrautzak: 6.
  • Azukrea: 250 g.
  • Ekilore olioa: 250 ml.
  • Irin ahula: 250 g. bahetu.
  • Legamia-hautsa: 5 g., kafe koilarakada 1.
  • Limoi azal birrindua.

PRESTAKETA

aldatu
  • Labea 200ºC-tan piztu.
  • Labeko erretilu batean, madalena papertxoak zabaldu.
  • Legamia-hautsa eta irina nahastu eta galbahetik pasa.
  • Pertz batean arrautzak eta azukrea hagatxoarekin harrotu, zuritu arte.
  • Kontu handienarekin, ekilore olioa gehitu lehenik, nahasten dugun bitartean.
  • Jarraian eta hau ere irabiatu gabe: irina, legamia eta limoi azal birrindua nahasi.
  • Mahuka baten laguntzaz edo koilare batekin, madalena papertxoak ¾ gehienez bete.
  • Nahi izatera azukre pitin bat gehitu daiteke gainetik.
  • Labean egosi txotxa garbia atera bitarte. 8-10 minutu inguru.

AHOLKUAK

aldatu
  • Oso garrantzitsua da osagai desberdinak elkartzeko garaian, ez irabiatzea; helburua, aurretik harrotu dugun hori ez jaistea izango da.