Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mahuka pastak
MAHUKA PASTAK
OSAGAIAK
aldatu- Gurina: 400 g.
- Azukre hautsa: 200 g.
- Gatza: pitin bat.
- Bainila azukrea: 10 g.
- Arrautzak: 2.
- Esnea 125 ml.
- Irin ahula: 550 g bahetu.
PRESTAKETA
aldatu- Gurina aldez aurretik hozkailutik aterata edo mikrouhinean desizozte posizioan jarriz pomada puntuan jarri.
- Pertz batean jarri gurina eta gehitu azukrea, gatza eta bainila azukrea.
- Gehitu lehenik arrautzak banan-bana, ongi nahastuz.
- Jarraian elkartu bahetutako irinarekin, dena ongi bateratuz eta nahasiz.
- Sartu ore hau mutur kizkurtua duen mahuka batean.
- Oinarri ez itsaskorra duen labeko erretilu batean zabaldu, forma desberdinak emanez. Ferra, borobil, mingain... forma duten pasta txikiak osatuko ditugu.
- Labean egosi 190ºC-tara alboak gorritu arte.
AHOLKUAK
aldatu- Mahukarekin zabaltzen den pasta dugu eta modu askotara erabil daitezke.
- Oinarrizko oreari, txokolatea, gingak, almendra, glas azukrea, marmelada.. gehitzea badago, pasta mota desberdinak eginez.