Sukaldaritza liburua/Errezetak/Marmitakoa

MARMITAKOA

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

aldatu

Salda egiteko

  • Oliba olio birjina: 25 ml.
  • Baratxuria: 2 xerratu.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Ardo zuria: 50 ml.
  • Hegalabur edo hegaluze azal eta hezur: 500 g.
  • Porruaren berdea: 1 dadotan.
  • Perrexila: Sorta txiki 1.

Marmitakoa egiteko

  • Tipula: 2 dadotan.
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Piper berdea: 1 dadotan.
  • Piper txorizeroa: 4, hidratatua, azalik gabe eta mamia xehatua.
  • Patata: 4, zuritu eta kraskatu.
  • Tomate birrindua: 100 ml.
  • Piperrauts gozo eta mina.
  • Hegalabur edo hegaluzea: 400 g. karratu ederretan moztua.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu

Salda egiteko

  • Lehenik hegalaburraren salda egingo dugu, horretarako kazola batean olioa baratxuriarekin jarriko dugu, hau gorritutakoan gehitu tipula elkarrekin salteatu pitin bat gorritu arte.
  • Busti ardoarekin lehenik eta estali ondoren urarekin.
  • Gehitu, perrexila, porrua eta hegaluze azalak eta hezurrak. Egosi 20 minutuz. Iragazi eta ondu.

Marmitakoa egiteko

  • Tipula eta piper berdea oliba olioarekin su baxuan karamelizatu.
  • Ondoren tomate saltsa eta piper txorizeroaren haragia gehitu, eduki minutu batzuk goxatzen eta lehortzen.
  • Patata gehitu eta arrain saldarekin busti.
  • Irakiten eduki 30 minutu inguru patata bigundu bitartean.
  • Piperrautsarekin ondu, sua itzali.
  • Hegalabur zati gatzatuak zartagin batean salteatu eta gehitu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Kontuz ibili beharra dago hegalaburra ez dadila gehiegi egin.
  • Arrain zati hauek marmitakoari gehitu eta momentuan jan beharko dugu.
  • Momentuan jan ezean, arrain zatiak asko lehortzen baitira.
  • Marmitakoa jateko garaian batzuk patata puskatu gabea nahi izaten dute eta beste batzuk, pittin bat deseginda eta saltsa lodi batekin. Ni lehenengoaren aldekoa naiz. Bigarrenaren aldekoa bazara, patata denbora gehiagoan irakingo duzu.