Sukaldaritza liburua/Errezetak/Marmitakoa 2
Errezeta-liburuaren parte. Marmitakoa[1]
Pausoak
aldatuDenboraldi berriko lehen errezeta gisa, hemengoa, goxoa eta garai-garaikoa dugun platera aukeratu dugu: marmitakoa.
Prestatzen hasteko, garbitu piperrak eta tipula, zuritu behar direnak, eta txiki-txiki moztu ondoren; sartu baratxuri ale xehetuekin batera lapiko handi batean, eta erregosi hamabost minutuz; horrekin batera, gehitu oliba olio eta gatz pixka bat ere.
Ondoren, moztu bi tomateak dado forman eta gehitu lapikora. Erregosten eduki beste hamar bat minutuz.
Bitartean, zuritu patatak, eta lapikora gehitu puskatan ebakita. Ondoren, bota ura, estali osagai guztiak pare bat hatz goragora arte.
Bota gatza eta, piper txorizero lehorrari kendu barruko haziak, eta sartu lapikoan; han, hidratatu egingo da, mami goxoa egiteraino. Lapikoa egosten eduki 35 minutuz, pataten arabera.
Ondoren, atera piper txorizeroa lapikotik, eta banandu mamia azaletik. Mamia berriro lapikora sartu.
Hegaluzea mozteko ordua da. Bi modutara moztu daiteke. Dadotan moztuta, edo antzinako modura: hau da, eskuekin xehetuta. Bietako edozein aukeratuta ere, kontuan hartu behar da sua itzali behar dela hegaluzea lapikora gehitzen den momentu horretan bertan; izan ere, lapikoak duen beroa nahikoa izango da. Beraz, hegaluzea gehitzean, itzali sua, eta utzi geldirik lapikoa. Hamar bat minutu pasatutakoan, plater goxoa dastatzeko prest izango dugu jada.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/7