Sukaldaritza liburua/Errezetak/Marrubi bavaroisa

MARRUBI BAVAROISA

Marrubi bavaroisea

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

aldatu
  • Marrubia: 300 g. garbitu eta dadotan.
  • Limoi zukua: 1 iragazi.
  • Azukrea: 100-200 g. Aukeran.
  • Esne-gaina: 400 ml.
  • Gelatina hautsa: 20-30 g.

PRESTAKETA

aldatu
  • Marrubia garbitu, txortena kendu, zatikatu, eta irabiagailuarekin pure bat egin.
  • Txinatar iragazkia erabili pure honi haziak kentzeko.
  • Marrubi purea limoi zukuarekin nahasi.
  • Bestetik esne-gaina 100 ml berotu eta bertan gelatina urtu.
  • Gainerako esne-gaina azukrearekin harrotu.
  • Lehenik marrubi purea gelatinarekin nahasi.
  • Nahasketa hau guztia 33ºC-tan dagoenean esne-gaina poliki poliki gehitu.
  • Amaitzeko moldeetara atera, eta utzi hozkailuan gogortu bitartean.

AHOLKUAK

aldatu
  • Esne-gaina nahasterakoan, kontu handiarekin egin behar da; inoiz ez irabiatu.
  • Tenperatura ez badugu errespetatzen, esne-gain harrotua jaitsi egingo zaigu.
  • Normalean bavaroiseak jarabearekin bustitako bizkotxo xaflen gainean aurkezten dira.
  • Marrubiarekin egin beharrean beste zapore batekin presta daiteke.
  • Kontuan izan fruta purearen dentsitatearen arabera, gelatina pitin bat gehiago edo gutxiago beharko dugula.