Sukaldaritza liburua/Errezetak/Marrubi eta kremazko hostopilak

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak

aldatu

4 LAGUNENTZAT[1]

  • Hostopil xafla.
  • 300 g marrubi.
  • Kremarako:
  • * 6 arrautza.
  • * 50 g irin.
  • * 125 g azukre.
  • * Litro erdi baserriko esne.
  • * Banilla makilatxo bat.

Pausoak

aldatu

1 Lehenik eta behin, krema egiten hasi. Lapiko batean, esnea berotzen jarri, banilla makilatxoa batekin batera. Bitartean, arrautzen gorringoak ontzi batean jarri.

2 Azukrea ontzi horretara bota, eta etengabe irabiatu bost minutuz. Gero, irina gehitu, eta kontu handiz nahastu. Berotutako esnearen erdia ontzira bota, eta ondo nahastu.

3 Lapikoan gelditutako esnea irakin arte berotu, eta, banilla makilatxoa kendu ondoren, ontzikoa lapikora irauli. Irakiten eduki bost minutuz, eta etengabe nahastu.

4 Ondoren, labea berotzen jarri 180 graduan, eta, bero dagoenean, labeko erretiluan hostopil laukizuzen batzuk ipini; bakoitzaren gainean azukre pixka bat jarri, gero karamelizatua gera dadin.

5 Labera sartu, eta hogei minutuz mantendu. Ondoren, epeltzen utzi.

6 Marrubiak garbitu, eta, gero, txortenak kendu, eta xaflatan moztu.

7 Hostopilak erditik moztu. Pastelgintzako mahuka bat kremaz bete, eta, horren laguntzaz, hostopil xafla bakoitza kremaz estali. Kremaren gainean marrubi xaflak jarri.

8 Karamelo saltsa eduki edo eginez gero, gainetik pixka bat botata ukitu gozoago bat emango dio.

Erreferentziak

aldatu