Sukaldaritza liburua/Errezetak/Marrubi izozkia
MARRUBI IZOZKIA
OSAGAIAK
aldatu- Esne-gaina: 500 ml.
- Esnea: 500 ml.
- Azukrea: 500 g.
- Marrubi fruta purea: 1 kg.
PRESTAKETA
aldatu- Osagai guztiak nahasi.
- Kontu izan azukrea ongi disolbatzeko.
- Izozkia egiteko gailuan sartu eta izozten utzi.
- Ontzi batera atera eta izozkailuan gorde.
AHOLKUAK
aldatu- Izozkiak edo sorbeteak egiteko gailuan sartu aurretik, 18-20ºBé dentsitatea izatea komeni da; hori lortu ezean, zuzendu daiteke, azukrea edo ura gehituz.
- Izozkia edo sorbetea egiteko gailuak erosteko garaian, marka batzuek bi gailuak bereizi egiten dituzte; hala ere, oso antzekoak dira, eta biek balio dute bata zein bestea egiteko.