Sukaldaritza liburua/Errezetak/Marrubi marmelada

MARRUBI MARMELADA

Marrubi marmelada

MAHAIKIDEAK:

OSAGAIAK

aldatu
  • Marrubia: : 500 g. garbitu eta zati txikietan moztua edo birrindua.
  • Azukrea: 500 g.
  • Limoi zukua: 1 iragazia.

PRESTAKETA

aldatu
  • Garbitu marrubiak eta lehortu.
  • Txortena kendu eta zatitu edo puregailuarekin birrindu.
  • Kazola batean nahastu marrubiak, azukre eta limoiarekin.
  • Su baxuan egosten jarri, ura ongi lurrundu arte.
  • Marmelada egina dagoela jakiteko tanta batzuk plater batera bota eta hoztu ongi estaltzen duela ziurtatu arte.

AHOLKUAK

aldatu
  • Erabiltzeko garaian pitin bat berotu.
  • Ur beroarekin ere arindu daiteke.
  • Fruitua heldua egotea komeni da.
  • Azukre gutxiagoarekin egin daiteke, kasu horretan ez da kontserbatuko denbora luzez.
  • Jarabea egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz eta karamelurik egin gabe edukiz.
  • Nahi izatera, gelatina orriren bat gehitu daiteke, hobeto kontserbatzeko, argiago izateko eta gorputz gehiago izan dezan.
  • Epe luzerako gordetzeko marmelada, ontzietan sartu eta bainu marian urarekin estali eta 15 minutuz esterilizatu.