Sukaldaritza liburua/Errezetak/Marrubi tarta 2

Errezeta-liburuaren parte. Marrubi tarta[1]

Osagaiak

aldatu

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • Sable tarta oinarria
  • 500 gramo marrubi
  • Pastel kremarentzako osagaiak:
  • Litro erdi esne
  • Bost arrautza gorringo
  • 125 gramo azukre
  • 50 gramo irin
  • Banilla makilatxoa

Pausoak

aldatu

Lehenik, labea berotzen jarriko dugu 180 gradutan. Sable oinarria tartarako moldean zabaldu, eta, sardexka baten laguntzaz, oinarrian zulotxo batzuk egin.

Ondoren, laberako paper berezia gainetik jarri moldearen oinarria estaliz, eta garbantzu batzuk zabaldu gainetik, pisuarekin papera manten dezaten. Labean sartu, eta hogei minutuz eduki. Atera, garbantzuak eta papera kendu, eta gorde.

Bitartean, pastel krema prestatuko dugu. Horretarako, lapiko batean irakiten jarri esnea eta banilla makilatxoa. Ontzi batean arrautza gorringoak eta azukrea nahastu, eta ongi irabiatu. Irina gehitu. Irina ongi nahastu ondoren, irakinda daukagun esnea gehitu. Guztia berriz ere lapikora pasatu, eta, bost minutuz, irakiten eta nahasten mantendu etengabe, itsats ez dadin. Krema prest dugunean, moldean dugun tarta oinarri guztia ongi estali kremarekin.

Labean sartu beste hogei minutuz. Labean dagoen bitartean, marrubiak garbitu, eta txortena kendu. Beti garbitu ondoren kendu txortena, bestela ura sartzen baita marrubiaren barrualdera.

Marrubiak garbiak ditugunean, xaflatan moztu. Hogei minutu pasatu ondoren, moldea labetik atera, eta, jarraian, marrubi xafla guztiak tartaren gainean jarri, txukun.

Tarta hozten denean, moztu, eta jateko prest izango dugu. Txokolate bigun pixka batez bustitzen badugu, primeran geldituko da.


Erreferentziak

aldatu