Sukaldaritza liburua/Errezetak/Merenge italiarra

MERENGE ITALIARRA

Merengea

OSAGAIAK

aldatu
  • Zuringoak: 500 ml.
  • Azukrea: 100 g.

Jaraberako

  • Ura: 400 ml.
  • Azukrea: 1 kg.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola batean edo kazola elektriko batean jarri ura eta azukrea sutan.
  • Brotxa busti batekin alboak margotzen joan, azukre kristaltxoak deseginez.
  • Bestalde, eta pertz batean irabiatu zuringoa eta azukrea, ongi harrotu arte.
  • Almibarrak hari puntua (110-112ºC) hartutakoan, zuringoaren gainera botatzen joango gara, hagatxoarekin irabiatzen jarraituz.
  • Irabiatutako almibar guztia gehitu, merengea hoztu arte.
  • Orea ondoen lehortu eta edertzeko erabili behar badugu, amaieran azukre-hauts pitin bat gehitu dezakegu gehiago lehortuz.

AHOLKUAK

aldatu
  • Gogoratu almibarrak egosteko garaian alboak brotxa batekin margotzeaz, bertako kristaltxoak disolbatuz, eta modu honetan karamelua ez bihurtzeko.
  • Irabiagailu elektrikoan egitea izaten da ohikoena gaur egun.