Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mertxika edo melokotoi marmelada
MERTXIKA ETA MELOKOTOI MARMELADA
OSAGAIAK
aldatu- Mertxika: 500 g., zuritu eta zatitu edo birrindu.
- Azukrea: 500 g.
- Limoia: 1 zukua.
PRESTAKETA
aldatu- Garbitu fruta guztia, hezurra kendu eta zatitu; konfitura nahi izatera, birrindu puregailuarekin.
- Jarri kazola batean azukrearekin eta limoiarekin nahastuta eta utzi hozkailuan 12 orduz.
- Su baxuan eta eragiteari utzi gabe egosten jarri, ura lurrundu arte.
- Marmelada egina dagoela jakiteko tanta batzuk plater batera bota eta hoztu ongi estaltzen duela ziurtatu arte eta hozteko ontzietara pasa.
AHOLKUAK
aldatu- Erabiltzeko garaian pittin bat berotu.
- Ur beroarekin ere arindu daiteke.
- Mertxika mota desberdinekin egin dezakegu.
- Fruitua heldua egotea komeni da.
- Azukre gutxiagoarekin egin daiteke, kasu horretan ez da kontserbatuko denbora luzez.
- Epe luzerako gordetzeko marmelada, ontzietan sartu eta bainu marian urarekin estali eta 15 minutuz esterilizatu.
- Marmelada egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz eta karamelurik egin gabe edukiz.
- Nahi izatera, gelatina orriren bat gehitu daiteke, hobeto kontserbatzeko, argiago izateko eta gorputz gehiago izan dezan.