Sukaldaritza liburua/Errezetak/Mugurdi marmelada

MUGURDI MARMELADA ERREZETA

Mugurdi marmelada

MAHAIKIDEAK: 700 g.

OSAGAIAK

aldatu
  • Mugurdi pulpa: 500 g.
  • Azukrea: 500 g.
  • Limoia: 1 zukua.

PRESTAKETA

aldatu
  • Garbitu fruta guztia eta birrindu.
  • Jarri kazola batean azukrearekin batera, eta utzi hozkailuan 12 orduz.
  • Su baxuan egosten jarri, ura lurrundu arte.
  • Marmelada egina dagoela jakiteko tanta batzuk plater batera bota eta hoztutakoan ongi estaltzen duela ziurtatu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Erabiltzeko garaian pitin bat berotu.
  • Ur beroarekin ere arindu daiteke.
  • Fruitu mota desberdinekin egin dezakegu.
  • Fruitua heldua egotea komeni da.
  • Azukre gutxiagoarekin egin badaiteke ere, kasu horretan ez da kontserbatuko denbora luzez.
  • Epe luzerako gordetzeko marmelada, ontzietan sartu eta bainu marian urarekin estali eta 15 minutuz esterilizatu.
  • Marmelada egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz eta karamelurik egin gabe edukiz.
  • Nahi izatera, gelatina orriren bat gehitu daiteke, hobeto kontserbatzeko, argiago izateko eta gorputz gehiago izan dezan.