Sukaldaritza liburua/Errezetak/Muskuilu goxatuak

Errezeta-liburuaren parte. Muskuilu goxatuak[1]

Gaur erabiliko ditudan muskuiluak Bretainiakoak dira. Horien berezitasuna da oso txikiak direla, baina erabat mamiz beteak egoten dira, eta zapore fina dute.

Pausoak

aldatu

1 Lehenik, tipulina xehe-xehe moztu, eta oliba olio pixka batekin, zartagin batean 15 minutuz erregosi.

2 Ondoren, baratxuria xaflatan moztuta gehitu, baita pipermina ere, pusketatan moztuta. Gatz pitin bat gehitu. Bi minutuz gehiago erregosi, eta gerorako gorde.

3 Lapiko handi batean, txakolin zurrusta bat bota eta irakiten ipini. Bitartean, muskuiluak garbitu. Jarraian muskuiluak txakolina dugun lapikora bota, eta tapa bat jarri. Bi minutuz mantendu, nahikoa izango da guztiak ireki daitezen.

4 Jarraian, muskuiluak bertatik atera. Lapikoan salda gelditu dela ikusiko duzue. Sua indar bizian jarri, eta esne gain zurrusta bat gehituko diogu, baita aurrez erregosi ditugun tipulin eta baratxuriak ere.

5 Saltsa loditzen den bitartean, muskuiluak txukun jarri plater edo erretilu batean, argazkian ikusten den bezala. Hau da, haragia duten aldeko maskorra mantenduz bakarrik. Saltsak gorputza hartzen duenean, perrexil xehatua gehitu, eta saltsaz muskuilu guztiak ongi busti.

Erreferentziak

aldatu