Sukaldaritza liburua/Errezetak/Muskuilu krema
MUSKUILU KREMA
MAHAIKIDEAK: 6.
OSAGAIAK
aldatu- Muskuilu: Garbiak 500 g.
- Gurina: 70 g.
- Tipula: 1 dadotan.
- Porruaren zuria: 1 dadotan.
- Azenario: 1 dadotan.
- Ardo zuria: 50 ml.
- Patata: 2 dadotan.
- Esne gaina: 100 ml.
- Azafraia: 2 hari.
- Gorringo: 2.
- Gatza.
- Piperbeltza.
PRESTAKETA
aldatu- Egosi muskuiluak; salda iragazki fin batetik pasa eta gorde.
- Kazola batean jarri gurina, tipula, azenarioa eta porrua: erregosi.
- Ardo zuria lehenik eta murriztu ondoren muskuiluen salda gehitu.
- Erantsi patatak eta utzi egosten 25 minutuz.
- Azken 5 minutuan gehitu esne gaina eta azafraia.
- Pasa irabiagailutik edo purea egiteko gailutik eta txino iragazkitik.
- Krema fin bat lortu ondoren eta sutatik kanpo gorringoak gehitu, hagatxoarekin nahasten dugun bitartean.
- Gehitu muskuilu haragi xehatua lagungarri moduan.
- Amaitzeko ondu gatz eta piperrautsarekin.
AHOLKUAK
aldatu- Momentuan jatea komeni da, hau egin ezean, maria bainu batean berotu beharko dugu.
- Esne gaina duenez, prestatu ondoren ezin da denbora luzean eduki, azkar galtzen baita.