Sukaldaritza liburua/Errezetak/Muskuiluak baratxuria eta perrexilarekin
MUSKUILUAK BARATXURI ETA PERREXILAREKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Muskuiluak: 2 kg.
- Ardo zuria: 150 ml.
- Ura: 200 ml.
- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Baratxuria: 4 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
PRESTAKETA
aldatu- Labana baten laguntzaz garbitu muskuiluak, banan-banan, oskolean itsatsita daudenak arraskatuz eta ileak kenduz, uretan ongi pasa.
- Kazola altu baten azpian, jarri ura eta ardo zuria.
- Sartu bertan muskuiluak, tapa bat jarri eta sua piztu.
- Ura irakiten hasitakoan, utzi minutu inguruan muskuilu guztiak ireki arte.
- Bertatik atera eta bi oskoletatik kendu haragia ez duena; haragia dutenak, berriz, jarri erretilu baten gainean zabalduta.
- Muskuilu salda iragazki fin batetik pasa eta gorde.
- Zartagin batean jarri olioa eta baratxuria eta perrexila eta su ertainean jarri.
- Baratxuria kolore pitin bat hartzen hasitakoan, gehitu muskuiluen gainetik saldarekin batera.
- Erretiluan bildutako saltsa katilu batean nahasi eta koilara batekin muskuiluen gainetik zabaldu jan aurretik.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu eduki muskuiluak gehiegi egosi gabe, ze haragia azkar lehortzen, murrizten eta zailtzen da.