Sukaldaritza liburua/Errezetak/Muskuiluak tomatean
MUSKUILUAK TOMATETAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Muskuiluak : 2 kg.
- Ardo zuria: 150 ml.
- Ura: 150 ml.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Tipulina: 1 xehatu.
- Piperrin lehorra: Xerra 1.
- Baratxuria: 3 xehatu.
- Tomate birrindua: 400 ml.
PRESTAKETAK
aldatu- Labana baten laguntzaz garbitu muskuiluak, banan-banan, oskolean itsatsita daudenak arraskatuz eta ileak kenduz, uretan ongi pasa.
- Kazola altu baten azpian, jarri ura eta ardo zuria.
- Sartu bertan muskuiluak, tapa bat jarri eta sua piztu.
- Ura irakiten hasitakoan, utzi minutu inguruan muskuilu guztiak ireki arte.
- Bertatik atera eta bi oskoletatik kendu haragia ez duena; haragia dutenak, berriz, jarri erretilu baten gainean zabalduta.
- Muskuilu salda iragazki fin batetik pasa eta gorde.
- Bestetik, kazola batean olioa jarri tipulinarekin eta pipermin puntarekin erregosten; hau erdi eginik dagoenean, baratxuriak gehitu.
- Barazkia gorritzen hasitakoan, tomate birrindua eta muskuilu salda gehitu eta batera su baxuan kozinatu 20 minutu inguruan.
- Ondu saltsa eta muskuiluaren haragiaren gainetik gehitu.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu eduki muskuiluak gehiegi egosi gabe, ze haragia azkar lehortzen, murrizten eta zailtzen da.