Sukaldaritza liburua/Errezetak/Natillak
NATILLAK
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
aldatu- Esne pasteurizatua : 1 l.
- Limoi azala: 1.
- Kanela zotza: 1/2.
- Gorringoa: 8.
- Azukrea: 100-150 g. Nahi dugun gozotasunaren arabera.
- Arto irin findua: 20 g.
- Kanela-hautsa.
PRESTAKETAK
aldatu- Irakin 5 minutuz, 900 ml. esnea limoi azalarekin eta bainila edo kanelarekin. Utzi bere horretan hozten eta iragazi.
- Gorde dugun 100 ml. esne hotzetan disolbatu arto irin findua.
- Pertz batean irabiatu arrautzak azukrearekin, eta nahastu arto irinarekin prestatu dugun esnea.
- Kanela eta limoiarekin infusioa egindako esnea irakiten jarri, eta gehitzen joan pertzean prestatutako nahasketa hagatxoarekin mugitzen dugun bitartean.
- Irakiten hasi orduko, itzali sua eta segi mugitzen epeldu arte.
- Ontzietara atera eta utzi hozten.
- Kanela-hautsarekin, gailetarekin edo bizkotxo oso arin batekin zerbitza daiteke.
AHOLKUAK
aldatu- Su baxuan egostea komeni da gorringoak ez daitezen mamitu eta itsatsi kazolan.
- Bestalde, dena gorringoa jarri ordez, gorringoa eta arrautza osoa nahastu daitezke, plater ekonomikoagoa ateratzeko.