Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ogi integrala edo osoa
OGI INTEGRALA EDO OSOA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Gari irin osoa: 245 g.
- Nahiko gluten duen okindegiko irina: 105 g.
- Okindegiko legami freskoa: 10 g., lehorra 3 g.
- Ura: 280-300 ml.
- Gatza: 7 g.
PRESTAKETA
aldatu- Piztu labea 220ºC-tan.
- Moldeko ogia egiteko ontzi bat gurinarekin eta irinarekin estali.
- 100ml ur epeletan 22ºC legamia disolbatu.
- Pertz batean irinarekin sumendi bat osatu, eta erdian jarri osagai guztiak.
- Esku batekin pertzari helduz bestearekin osagai guztiak mugitu, hondar testura duen ore bat osatu.
- Ore hori jarri moldean, ez bete erdia baino gehiago, bota gainetik irin pittin bat.
- Zapi heze batekin estali, eta utzi 2 ordutan hartzitzen epelean.
- Sartu labera 40 minutuz. Kontu izan beroa ez dadila gainetik gehiegi izan.
- Labetik atera eta hoztu aurretik moldea kendu eta parrila baten gainean jarri.
AHOLKUAK
aldatu- Errezeta hau legami kimikoarekin eta hartzitu gabe ere egiten da.