Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oilaskoa baratxuritan
OILASKOA BARATXURITAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Oilaskoa: 1 garbitu eta zati txikietan zatitua.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 6 xehatua.
- Brandya: Zurrusta motz bat.
- Limoi zukua: 1 iragazia.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
PRESTAKETA
aldatu- Oilasko zatiak gatz eta piperrautsarekin ondu.
- Kazola batean olio berotan sutan jarri.
- Oilaskoak kolorea hartutakoan sua gutxitu eta olio gehiena kendu, ondoren baratxuria gehitu.
- Baratxuriak kolorea hartzen hasten direnean, perrexila gehitu, brandyarekin garreztatu eta limoi zukua bota.
- Dena ongi bateratu su baxuan.
AHOLKUAK
aldatu- Oilasko zatiak ez dira handiak izan behar eta zati guztiak antzekoak tamainan moztuak egotea komeni da.