Sukaldaritza liburua/Errezetak/Olagarro gisatua
OLAGARRO GISATUA
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipula: 2 xehatu.
- Piper berdea: 2 xehatu.
- Gatza.
- Patata: 600 g. zuritu eta kraskatu.
- Olagarroa: 1000 g., ondo garbitua eta zatitua.
- Ezpeletako piperrautsa.
PRESTAKETA
aldatu- Jarri kazola batean oliba olioa baratxuriarekin sutan.
- Baratxuria gorritzen hasitakoan, gehitu tipula, piper berdea eta gatz pitin bat. Utzi batera ongi goxatzen.
- Barazkia gorriturik dugunean, gehitu patata eta piperrautsa, busti urarekin eta sutan jarri.
- Salda irakiten hasitakoan, gehitu olagarro zatiak.
- Egosi batera olagarroa eta patatak ongi bigundu bitarte 18 minutu inguru, eta utzi bere horretan 10 minutu inguruan jan aurretik.
- Amaitzeko puntuan jarri, gatz eta olio tanta batekin.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu izan olagarroa gehiegi egosi gabe, hala eginez gero, haragia tenk jarri eta zaildu egingo da.