Sukaldaritza liburua/Errezetak/Olagarroa patatekin
OLAGARROA PATATEKIN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Gatza.
- Olagarro garbitu: 1200 g.
- Erramua: Hosto 1.
- Patata: 4 patata zuritu.
- Piperrauts mina: Pitin bat.
- Piperrauts gozoa: Pitin bat.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
PRESTAKETA
aldatu- Olagarroa bezperatik izozkailutik aterako dugu hozkailu batera.
- Kazola bat urez beterik eta gazitua sutan jarriko dugu.
- Ura irakiten hasitakoan, olagarroa burutik helduta uretan sartu-atera egingo dugu hiru aldiz, azkenekoan uretan uzteko.
- Su erdian olagarroa egosi 18 minutuz.
- Olagarroak uretan bere horretan utzi epeltzen, ondoren erretilu batera atera.
- Patatak salda horrekin 20 minutuz egosi.
- Patatak xerra lodietan moztu. Horiek plateraren azpialdean jarriko ditugu, eta gainean berriz, olagarro xerratua jarri.
- Ondu olagarroaren salda, gatza, piperrauts gozoa, piperrauts mina, eta oliba olio birjinarekin.
AHOLKUAK
aldatu- Olagarroa egosteko denborak asmatzea ez da erreza, baina zenbat eta gehiago egosi ez da bigunagoa gelditzen.
- Olagarroaren pisuak baldintzatuko du egosteko denborak. 2 kg. ko olagarro minutu pare bat gehiago edukiko dugu.
- Patatak olagarroarekin batera egosi daitezke baina kontu izan ez puskatzeko.