Sukaldaritza liburua/Errezetak/Onddo budina
ONDDO BUDINA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Tipula: 1/2 lerrotan.
- Porrua: 1/2 lerrotan.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Gatza.
- Onddoak: 800 g., xerretan.
- Esne-gaina: 400 g.
- Arrautzak: 6.
- Piperbeltz zuria.
PRESTAKETAK
aldatu- Kazola zabal batean jarri, tipula, porrua, olioa eta gatza su eztian.
- Pata bat jarri eta goxatu barazkia ongi bigundu arte.
- Gehitu onddoak eta batera erregosi, onddoak duen ura lurrunetan bota arte.
- Nahasi esne gaina eta kozinatu batera minutu batzuetan.
- Sutatik kanpo gehitu arrautzak eta pasa dena irabiagailutik.
- Ondu gatza eta piperbeltz zuriarekin.
- Piztu labea 160ºC-tan.
- Estali budin molde bat gurin eta ogi birrinduarekin.
- Bete moldea, onddo kremarekin eta aluminio paperarekin estali.
- Egosi labean maria bainuan punta-zorrotza garbia atera arte.
- Utzi hozten moldetik atera baino lehen.
AHOLKUAK
aldatu- Onddoekin egin ordez, beste edozein perretxikorekin ere egin dezakegu, baina garrantzizkoa da kozinatzeko garaian lurrina galtzea; bestela, gerta liteke, budina behar den bezala ez mamitzea.
- Budina aluminiozko paperarekin estaltzea ez da ezinbestekoa, baina hori egin ezean, gainetik geruza gogor bat sortuko zaio.
- Budina egina dagoen jakiteko, punta-zorrotza edo txotx bat sartu behar zaio, egina dagoen jakitako; haiek garbiak atera beharko dute.