Sukaldaritza liburua/Errezetak/Onddo nahaskia
ONDDO NAHASKIA
OSAGAIAK
aldatu- Tipula: 1 xehatu.
- Oliba olio birjina: 70 ml.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Onddoa: 400 g. garbitu eta dado handitan.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
- Arrautzak. 8.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Onddoak trapu busti batekin eta puntazorrotzarekin garbitu eta labanarekin dadotan moztu.
- Zartagin batean, olioa tipularekin su motelean jarri.
- Tipula erdi eginik dugunean, baratxuria gehitu eta pittin bat erregosi.
- Jarraian, onddoak gehitu eta 5 minutuz kozinatu su ertainean; amaieran, perrexila nahasi eta ondu.
- Arrautzak kraskatu eta katilu batean jarri gatzarekin.
- Amaitzeko, jarri zartagin bat su bizian eta gehitu onddoak; gorritzen hasitakoan, irabiatu gabeko arrautzak eta gatza bertaratu.
- Utzi segundo batzuetan, zuringoa egin arte.
- Itzali sua eta espatula batekin puskatu arrautzak eta nahastu dena lehortu aurretik.
- Azken pauso hau azkar egin behar da, eta puntuan dugunean, erretilu edo plater batera ahalik eta azkarren atera.
AHOLKUAK
aldatu- Perretxikoak kontu handiarekin garbitu behar dira ur gehiegi xurga ez dezaten.
- Kasu honetan nahaskia su altuan eta azkar egiten da; su baxuan eta denbora luzez egiten duenik ere bada.
- Errezeta hau edozein perretxiko mota jangarrirekin egin dezakegu, eta haien nahasketekin ere bai.