Sukaldaritza liburua/Errezetak/Onddo risottoa

ONDDOZKO RISOTTOA

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

aldatu
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Onddoa: 900 g. garbitu eta zatitu.
  • Tipulina: 2 xehatu.
  • Baratxuria: 2 xehatu.
  • Arroza: 500 g. garbitu.
  • Salda edo ur gatzatua. 1300 ml.-1500 ml.
  • Gazta birrindua: 30 g.
  • Esne-gaina: 50 ml.
  • Perrexil xehatu.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola bat sutan jarri olioarekin eta onddo gatzatuak su bizian salteatu minutu batzuetan. Onddoak kazolatik atera.
  • Kazola horretan bertan tipula sueztitu lehenik eta erdi egina dagoenean baratxuria gehitu. Gorritutakoan, onddoak eta arroza nahasi.
  • Dena elkarrekin sutan, salda poliki poliki gehitu arrozak behar duen arabera.
  • 18 minutuz egosi.
  • Sutatik atera, gazta eta esne-gaina gehituko dizkiogu nahastuz.
  • Risottoa krematsu dugunean, perrexila gehituko diogu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Risottoa prestatzen dugun eran, helburua arrozari fekula ateratzea da eta krematsua gelditzea. Horretarako tarteka eragin beharra dago eta salda poliki poliki gehitu behar diogu.
  • Onddoarekin bezala beste edozein osagairekin egin daiteke.
  • Risottoa ere egin berria jan beharra dago, hozten utziko bagenu, bloke baten moduan geratuko litzateke.