Sukaldaritza liburua/Errezetak/Onddoak plantxan

ONDDOAK PLANTXAN

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Onddoak: 800 g. xerratu.
  • Gatza.
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Baratxuria: 2 xehatu.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
  • Limoia zukua: 1/2.

PRESTAKETA

aldatu
  • Moztu xerra finetan onddoak.
  • Erretilu batean, gazitu eta olioztatu.
  • Piztu plantxa su bizian, eta jarri bero bero.
  • Onddoak plantxan erre alde bakoitzetik segundo batzuetan, kolorea har dezan.
  • Zartagin batean olioa, baratxuria eta perrexila, su baxuan jarri.
  • Sartu perretxikoak baratxuria eta perrexila duen zartaginean, baratxuriak kolorea hartu aurretik. Kozinatu segundo batzuetan, eta limoia gehitu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Plantxa izan ezean zartaginean ere erre daiteke.
  • Limoia aukerakoa da.