Sukaldaritza liburua/Errezetak/Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekin
Errezeta-liburuaren parte. Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekin[1]
Osagaiak
aldatu4 pertsonarentzako osagaiak:
Kremarentzako
- 300 g kuia
- Oliba olioa
- 2 baratxuri ale
- Tipulina
- Esne gain basokada bat
- Gatza
Kiribilentzat
- 200 g onddo
- Oliba olioa
- Gurin koilarakada bat
- Tipulina
- 3 koilarakada irin
- Litro erdi esne
- Gatza
- Piper hauts beltza
- 8 brik orri
Pausoak
aldatuKrema prestatzeko, lapiko batean oliba olio zorrotada bat bota; eta berotutakoan, tipula eta baratxuri aleak puska handietan gehitu. 10 minutuz erregosi ondoren, kuia ere azala kenduta eta puska handietan moztuta bota bertara. Urez estali, baina juxtuan, pasatu gabe eta ondoren esne gain basokada ere gehitu.
Guztia su bizian irakin ondoren, irabiagailutik pasa, gatz pitin bat bota eta gorde.
Kiribilak prestatzeko, lehenik onddoak garbitu eta pusketa txikietan moztu. Bitartean, lapiko zabal batean oliba olio zorrotada jarri, eta tipulina pusketa txikietan moztuta bertan jarri; 10 minutuz erregosi. Jarraian, onddoak gehitu, eta beste 10 minutuz erregosi. Gatz pitin bat eta piper hauts beltza ere gehitu.
Ondoren, gurin koilarakada gehitu, eta hiru koilarakada irin ere bai. Dena ongi nahastu, eta litro erdi esnea pixkanaka gehituz joango gara. Nahastu eta saltsa krematsu bat lortuko dugu. 10 minutuz irakin ondoren, prest izango dugu krema. Hozten utzi beharra dago, ordea, brik kiribilak errazago betetzeko.
Brik orriak hartu eta, taloak balira bezala, erdian onddo krema koilarakada pare bat jarri, eta buelta pare bat emanez kiribil itxuran bildu, Horrela zortzi kiribilak bete arte.
Labea berotzen jarri, eta 180 gradutan bost minutuz mantendu, berotu eta gorritu daitezen. Jarraian mahaira ateratzeko prest daude; horretarako, kuia krema pixka batez busti ditzakegu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/13
[[Kategoria:Onddoak]]